GURE BLOGA
MICROCHIPEN EKOIZPENEAN KRISIALDIA
2021-06-24 - Juani Lizaso
Azken egunotan gero eta gehiago dira microchip-en eskasia dela eta mundu mailan automozioan izaten ari den eraginaz hitz egiten duten albisteak. Espero zitekeen moduan, honen eragina ordenagailuetara ere iristen ari da.
PLAN BAT BEHAR DUGU
2021-07-09 - Jon Zulueta
Askorentzat amaitu da, eta beste askorentzat amaitzear da beste ikasturte bat. Asko dira azken urte luze honetatik atera behar ditugun irakaspenak, guk gure eremuari begiratzen diogu, eta arretaz jarraitzen dugu azken urtetik hona eraldaketa digitalaren premiaz hitz egiten ari den eztabaida publikoa.
GOOGLE EZ DA LIBREA, EZ DA IREKIA, EZ DA DOAN
2021-09-16 - Juani Lizaso
Duela egun batzuk lagun irakasle batekin hizketan Google Gsuit-Microsoft Office 365 eztabaida atera zen. Nonbait Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailetik Office 365 aplikazioak erabiltzea bultzatzen ari omen da. Eta kexu zen lagun irakaslea, bera software librearen aldekoa omen delako Googleeko Gsuite erabili beharko litzatekeela esaten zuen, haserre bizian. Saiatu nintzen azaltzen Google Microsoft bezain pribatua dela baina harridura eta deserosotasuna soilik sortaraztea lortu nuen, informatikoen frikikeriak bailira.
TICKET BAI
2021-10-01
EAE-n fakturazio sistemaren kontrola areagotzeko eta iruzur fiskala sahiesteko helburuz, Ticket Bai sistema ezarriko dute
KIT DIGITALA, DIRULAGUNTZA DEIALDIA
2022-03-11 - Jon Zulueta
Next Generation funtsen baitan, Espainiako gobernuak enpresen digitalizaziorako dirulaguntzak abian jarriko dituela iragari dute. Kit Digitala programa honek, iraupen luzeko programa bat izango dela dirudi, eta bere lehenengo deialdia datorren martxoaren 15ean irekiko da. Hauek zehaztapen batzuk.
Abian da Euskaraldia 2022!
2022-11-18 - IZT
Gaurtik aurrera martxan dago Euskaraldiko edizio berri bat. Gaurtik aurrera ahobizi edo belarriprest txapa soinean daramaten herritarrak ikusiko ditugu han eta hemen. Baita gu ere. IZT arigunea izango da aurten ere. Euskaraz lasai aritzeko gunea hain zuzen ere.
DIGILAGUN
Digilagun egitasmoa martxan jarri dugu.
2022-10-10 - IZT kooperatiba
Digilagun egitasmoaren helburuak bi dira; batetik aztarna ekologikoa gutxitzeko helburuarekin ordenagailuen bizitza luzatzea, eta bestetik gizartean gero eta handiagoa den arrakala digitala gutxitzeko gure ekarpena egitea. Horretarako, gure bezeroak erabilera profesionalerako baztertzen dituzten ordenagailuak hartu, garbitu eta erabilera pertsonal egoki baterako prestatzen ditugu. Gizarte eragile ezberdinen laguntzaren bidez, ordenagailu hauek beharra duten pertsonen eskuetan jarriko ditugu.
7 ekipo eraman ditugu Zaldibira.
2022-10-27 - IZT
#Digilagun egitasmoa martxan jarri dugu, eta lehendabiziko 7 ekipo informatiko entregatu ditugu Zaldibian. Zaldibiako udaletxearekin elkarlanean, bertako gizarte zerbitzuen saila arduratuko da ekipo hauen banaketaz. Ikasten ari diren emakume helduak izango dira oraingoan ekipo hauek jasoko dituztenak. Pozik gaude egitasmo hau martxan jarri dugulako, eta horrelako erabilpena emango zailea ikusirik aurrera begira oraindik eta ilusio handiagoarekin jarraituko dugu lanean.
IZT eta Batzen elkarlanean.
2022-11-10 - IZT
Gaur Batzen, Gazteak Enpleguratzeko Harrera Sistemaz arduratzen den kooperatibari, #Digilagun egitasmoko 3 ordenagailu eman dizkiogu. Egunerokoan egiten duten lan eder horretan lagungarri izatea espero dugu. Digilagun egitasmoa eraldaketa sozialean lagundu nahi duen proeiktua da, eta horretarako Batzen bezalako eragileekin elkarlana ezinbestekoa da guretzat.
CIC biomaGUNEk 10 ordenagailu eman ditu Digilagun programarako.
2022-12-23 - IZT
Gaur goizean CICBiomaGUNEn egon gara, bertan Jorge Del Alamo [IT zerbitzuko teknikaria] eta Ada Herrerorekin [jasangarritasun batzordea] egon gara. 10 ekipo eman dizkigute Digilagun egitasmora bideratuak izan daitezen. Gure eskerrik beroena eman nahi dizkiegu egindako ekarpenagatik. Orain, ekipo hauek prestatu eta beharra dagoen eremu batera bideratuko ditugu. Hurrengo urratsen berri ere informatuko dugu.
Digilagun Andoaingo Ondarreta Ikastetxean
2023-02-16 - IZT
Andoaingo Ondarreta Ikastetxeko Zuzendaritzarekin elkarlanean, Digilagun egitasmoko 20 ekipo informatiko entregatu genituen lehengo astean. Duela bi hilabete egin genuen lehen harremana bertako Zuzendariarekin, eta gure egitasmoa aurkezteaz gain, ekipo informatikoak eskeini genizkien. Barne mailan eginiko lanketa baten ondorioz, 23 ekipo behar zirela ondorioztatu zuten eta hauek banatzeko irizpideak zehaztu zituzten. Lehengo astean bertan izan ginen eta ekipoak entregatu genituen.