Berri on bat partekatu nahi dugu zurekin: ISO 27001 eta SEN ziurtagiriak lortu ditugu. Lorpen horrek, informazioaren babesarekin dugun konpromisoa sendotzeaz gain, segurtasuna kudeatzeko estandar zorrotzenen pean lan egiten dugula bermatzen die gure bezero eta laguntzaileei.
Gero eta konektatuago eta digitalizatuago dagoen mundu honetan, informazioaren segurtasuna erabateko lehentasuna da erakunde eta antolakundeentzat. Horregatik, informazioaren babesa erronka garrantzitsuagoa da mehatxu zibernetikoek, telelanak eta jarduera profesionalen digitalizazio masiboak markatutako ingurune global batean. Azken urteotan, tamaina guztietako enpresei egindako erasoen gorakada esanguratsuaren lekuko izan gara, eta, horren ondorioz, gobernuek eta erakundeek araudi zorrotzagoak ezarri dituzte informazio sentikorra babesteko.
Europar Batasunean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) eta NIS zuzentarauak jarraibide argiak ezarri dituzte ingurune digital segurua bermatzeko. Araudi horiek, SEN bezalako eskemekin batera, informazioa eta aktiboak babesteari lehentasuna emango dion segurtasun-kultura sustatu nahi dute.
Gainera, nazioarteko estandarretan (esaterako, ISO 27001) egiaztapenerako joera areagotu egin da segurtasunarekiko konpromisoa eta merkatu globalizatu baten lege eta merkataritza baldintzak bete nahi dituzten enpresen artean.
Zergatik ISO 27001 eta SEN?
• ISO 27001: Informazioaren segurtasuna kudeatzeko erreferentziazko nazioarteko araua da. Ziurtagiri horrek bermatzen du sistema sendo bat dugula datuen eta aktibo digitalen babesarekin lotutako arriskuak identifikatzeko, kudeatzeko eta murrizteko. Ziurtagiri hau lortuta, gure prozesuak informazioaren konfidentzialtasuna, osotasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko diseinatuta daudela frogatzen dugu.
• SEN (Segurtasun Eskema Nazionala): Eskema honek ezartzen ditu administrazio eta erakunde publikoetan zein hauekin lan egiten duten antolakunde pribatuetan informazioaren segurtasuna bermatzeko behar diren printzipioak eta betekizunak. Hori lortzeak ziurtatzen du gure ingurunean eskatzen diren zibersegurtasuneko jardunbide onenak betetzen ditugula.
Honek zer esan nahi du IZTko bezero eta kolaboratzaileentzat?
Ziurtagiri hauek eskuratzeak zuzeneko hobenkuntzak dakartzate gugan konfiantza dutenentzat:
1. Segurtasunaren bermea: Kudeatzen ditugun datuak eta sistemak nazioarteko arau-ingurune sendo eta sakon baten babespean daude.
2. Arriskuak murriztea: Gure prozesuak eta sistemak iraunkorki auditatuak izaten dira mehatxu potentzialak identifikatzeko eta arintzeko.
3. Araudia betetzea: Datuen babesaren arloko zein zibersegurtasunari buruzko araurik zorrotzenekin bat etortzea bermatzen da.
4. Etengabeko hobekuntza: Ziurtagiri hauek gure sistemak eta prozedurak etengabe berrikustera eta hobetzera behartzen gaituzte.
Finean, hau guztiagatik, IZTko bezero zein kolaboratzaileek dagoeneko gugan jartzen duzuen konfiantza ziurtagiri ofizialek babesten dute orain. Horrek esan nahi du gure prozesuak eta sistemak aldizka auditatzen direla estandar horiek etengabe betetzen direla bermatzeko. Beraz lasai egon zaitezke: zuen informazioa esku onetan dago.
Ibilian egiten da bidea
Ziurtagiri hauek lortzea gure talde osoak egindako ahalegin kolektibo baten emaitza da. Azken hilabeteetan, lan handia egin dugu ezarritako baldintzak betetzen dituzten politikak, prozedurak eta kontrolak ezartzeko. Prozesu horretan barne zein kanpo auditoriak egin ditugu gure sistemak arau hauen estandarrekin bat zetozela egiaztatzeko.
Guretzat, informazioaren segurtasuna ez da unean uneko helburua, etengabeko konpromisoa baizik. Ziurtagiri hauek teknologian, prestakuntzan eta prozesuetan inbertitzen jarraituko dugun bide baten hasiera baino ez dira, zibersegurtasunean, digitalizaizioan eta aholkularitzan gure bezeroan bidelagun ahalik eta eraginkorrenak izateko.
Eskerrak eman nahi dizkiegu gure bezero eta laguntzaileei gugan jarritako konfiantzagatik. Lorpen hau ez zatekeen posible izango zure laguntzarik gabe. Inoiz baino motibatuago gaude kalitatezko zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko, informazioaren segurtasunean estandar altuenek babestuta.
Gure ziurtagiriei edo zerbitzuei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, ez izan zalantzarik eta jar zaitez gurekin harremanetan. Zure helburuak lortzen laguntzeko gaude hemen zure informazioa esku onetan dagoela jakitearen lasaitasunarekin.
IZTko zuzendaritza taldea