Gaurtik aurrera abian da Euskaraldiko edizio berria, maiatzaren 15etik 25era. Gaurtik aurrera ahobizi edo belarriprest txapa soinean daramaten herritarrak ikusiko ditugu han eta hemen. Baita gu ere. IZT arigunea izango da aurten ere. Euskaraz lasai aritzeko gunea hain zuzen ere.
Aurten IZT-k 20 urte bete ditu arigunea izanez. Gure kooperatiba sortzeko arrazoietako bat, informatika zerbitzuak euskaraz emateko aukera bat egotea izan baitzen besteak beste. Eraldaketa digitala gure begirada propiotik egiteko ezinbesteko baldintza da euskaraz egin ahal izatea.
Beraz, Euskaraldi garaian ere, ez ditugu gure hizkuntza ohiturak aldatuko. Euskaraz lan egiten dugu eta euskara da gure harremanetarako hizkuntza naturala. Euskaraldian parte hartzea garrantzitsua da guretzat. Euskaraldia ahalduntze ariketa bat denez, IZT-k espazio segurua eskainiko dio urrats hori egin nahi duen orori.
Lerro hauen bidez, Euskaraldia aurrera ateratzeko lanean ari diren herrietako batzorde guztiei gure eskerrona luzatu nahi diegu. Euskararen erabilera hizpide dugun egunotan, garrantzitsua da erabilera ohiturak aldatzeko asmoz egiten den ekimen hau indartsua izatea.
Ekin Euskaraldiari, elkar mugituz egingo dugu !