Loading...

GURE BLOGA

Pasahitz bakarra? Arrisku anitz

2025/06/16 - IZT

Pasahitz bakarra? Arrisku anitz

Imajinatu zure etxerako giltza bakarra duzula. Giltza horrekin ate nagusia, kotxea, trastelekua eta bankuko kutxa gotorra ireki ditzakezu. Zer gertatuko litzateke giltza hori galduko bazenu edo norbaitek lapurtuko balizu? Dena galduko zenuke! Pasahitz bera toki askotan erabiltzea praktikoa dirudien arren, oso arriskutsua izan daiteke: identitate-lapurreta, diru-galerak eta datu pertsonalen esposizioa ekar ditzake. Artikulu honek arrisku horiek azaltzen ditu eta pasahitz seguru eta desberdinak erabiltzeko beharra azpimarratzen du.

Irakurri gehiago

WhatsAppa hackeatu dizute… eta orain zer?

2025/05/30 - IZT

WhatsAppa hackeatu dizute… eta orain zer?

Azken egunetan Gipuzkoako hainbat herritan gertaera errepikatzen ari da. - Kaixo bidaliko didazu jaso berri duzun kodigoa? moskeatzeko moduko mezua litzateke zure seme-alaba edo lagun batek bidalitakoa izango ez balitz. Eta hala gertatzen ari da, gertuko lagunen telefonoetako whatsapp aplikazioetatik dator mezua, jada hackeatu dituztelako.

Irakurri gehiago

Elkar mugituz egingo dugu! EUSKARALDIA 2025 abian

2025/05/15

Elkar mugituz egingo dugu! EUSKARALDIA 2025 abian

Gaurtik aurrera abian da Euskaraldiko edizio berria, maiatzaren 15etik 25era. Gaurtik aurrera ahobizi edo belarriprest txapa soinean daramaten herritarrak ikusiko ditugu han eta hemen. Baita gu ere. IZT arigunea izango da aurten ere. Euskaraz lasai aritzeko gunea hain zuzen ere.

Irakurri gehiago

ISO 27001 eta SEN arauetan zertifikatu gara!

2024-12-12 - IZT

ISO 27001 eta SEN arauetan zertifikatu gara!

Berri on bat partekatu nahi dugu zurekin: ISO 27001 eta SEN ziurtagiriak lortu ditugu. Lorpen horrek, informazioaren babesarekin dugun konpromisoa sendotzeaz gain, segurtasuna kudeatzeko estandar zorrotzenen pean lan egiten dugula bermatzen die gure bezero eta laguntzaileei.

Irakurri gehiago

IZT ETA MAITELAN ELKARLANEAN

20231218 - IZT

IZT ETA MAITELAN ELKARLANEAN

IZT kooperatibako kideok, joan den azaroaren 30eko greba feminista egitea erabaki genuenean, greba hori egiteagatik IZT-k ordainduko ez zituen soldaten diru kopurua, zaintza proiektuetan lanean diharduen eragile bati emango geniola erabaki genuen. Batzar horretan bertan, gure eskualdean bertan dagoen Maitelan Kooperatibari ekarpen hau eskaintzea proposatu genuen.

Irakurri gehiago

GAUR AZAROAK 30, GREBA EGINGO DUGU

20231127 - IZT

GAUR AZAROAK 30, GREBA EGINGO DUGU

IZT kooperatibako kideok, gaur egin dugun batzarrean datorren ostegunerako Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu duen greba deialdiarekin bat egitea erabaki dugu.

Irakurri gehiago