Loading...
TICKET BAI
2022-10-20

TICKET BAI

EAE-n fakturazio sistemaren kontrola areagotzeko eta iruzur fiskala sahiesteko helburuz, Ticket Bai sistema ezarriko dute. Ticket Bai martxan jartzen den unetik, saltoki eta fakturak emititzen dituzten antolakunde edo pertsona guztiek prozedura horretara egokitzen den sistemaren bat izan beharko dute; ordenagailu pertsonalak, makina automatiko aurreratuak (TPV), balantza aurreratuak, tabletak, sakelako telefonoak eta antzekoak erabili beharko dituzte, eta gailu horietan araudiak zehazten dituen erregulazio teknikoak ezarri beharko dituzte. .

On-line bidezko salmenta prozesuak ere araudi berrira egokitu beharko dira. Antolakunde bakoitzak erabiltzen duen software-a egokituz.

Herrialde bakoitzak ezarpenerako egutegi propioa dauka. Bizkaian borondatezko epea iaz ireki zen, eta derrigorrezko epea 2024 arte atzeratu dute duela ez asko. Araban eta Gipuzkoan une honetan borondatezko epea martxan dago, baina 2022ko urtarriletik aurrera derrigorrez hasiko dira aplikatzen sektorez-sektore modu progresiboan.

Gauzak horrela, antolakunde bakoitzaren barne tresnak aztertu eta egin beharreko egokitzapenak planifikatzen hasi behar da. Epeak aurrera doaz eta aldaketa teknologikoek denbora behar izaten dute.

Bistan da asmo onez sortutako egitasmoa dela Ticket Bai-rena eta garbi dugu antolakunde ertain edo handiek erraz egokituko direla prozedura berrira. Baina ezin dugu ahaztu EAEko milaka enpresa txiki, komertzio, autonomo eta, orohar, bitarteko urriak dituztenek esfortzu handia egin beharko dutela behar dituzten tresnak eta prozedura aldaketak inplantatzeko.

Egiari zor, harrigarria da tamaina honetako egitasmo batek zein publizitate eta argipen gutxi izaten ari den komunikabideetan eta, orohar gizartean. Askok ez dute oraindik ezer entzun ere egin horri buruz.

Ikusiko dugu honen bilakaera baina, edonola IZT bere bezeroen ondoan egongo da, beti bezala.

 

Zerrendatu guztiak