Loading...
2022-10-20

KIT DIGITALA, DIRULAGUNTZA DEIALDIA

Next Generation funtsen baitan, Espainiako gobernuak enpresen digitalizaziorako dirulaguntzak abian jarriko dituela iragari dute. Kit Digitala programa honek, iraupen luzeko programa bat izango dela dirudi, eta bere lehenengo deialdia datorren martxoaren 15ean irekiko da. Hauek zehaztapen batzuk:

HELBURUA: I. segmentuko enpresen (10 langile edo gehiago eta 50 langile baino gutxiago dituztenen) eta autoenplegu-egoeran dauden pertsonen lehiakortasuna eta heldutasun digitala hobetzea.

ONURADUNAK: Helbide fiskala Espainiar Estatuan duten enpresa txikiak (10 langile edo gehiago eta 50 langile baino gutxiago dituztenak) izan daitezke laguntza hauen onuradun (elkarteak ez dira dirulaguntza deialdi honetan sartuko).

DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA: Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa hamabi mila eurokoa (12.000 €) izango da onuradun bakoitzeko. Hona hemen dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoak, digitalizazio-irtenbideen kategoriaren arabera, eta I. segmenturako zerbitzuak izan behar duen iraunaldia:

Webgunea eta Interneteko presentzia: 2.000 euro arte.

Merkataritza elektronikoa: 2.000 euro arte.

Sare sozialak kudeatzea: 2.500 euro arte.

Bezeroak kudeatzea: 4.000 euro arte.

Business Intelligence eta Analitika: 4.000 euro arte.

Prozesuen kudeaketa: 6.000 euro arte.

Faktura elektronikoa: 1.000 euro arte.

Zerbitzua eta ofizio birtualeko tresnak: 250 euro erabiltzaile bakoitzeko (48 erabiltzaile barne hartzen ditu).

Komunikazio seguruak: 125 euro erabiltzaile bakoitzeko (48 erabiltzaile barne hartzen ditu)

Onlineko zibersegurtasuna: 125 euro gailu bakoitzeko (48 gailu arte).

Dirulaguntza onartzen zaien entitateei, bono digital bat emango zaie. Eta bono digital hori,

Agente Digitalizatzaile
bezala onartua izan den enpresa batean erabili ahal izango dute soilik.

IZTn, gure bezeroen eraldaketa digitalean laguntzen jarraitzeko asmoz, Agente digitalizatzaile izateko tramitea hasia dugu. Une honetan, onarpenaren zain gaudelarik.

 

Zerrendatu guztiak