Loading...
IZT ETA MAITELAN ELKARLANEAN
2023-12-18

IZT ETA MAITELAN ELKARLANEAN

IZT kooperatibako kideok, joan den azaroaren 30eko greba feminista egitea erabaki genuenean, greba hori egiteagatik IZT-k ordainduko ez zituen soldaten diru kopurua, zaintza proiektuetan lanean diharduen eragile bati emango geniola erabaki genuen. Batzar horretan, gure eskualdean bertan dagoen Maitelan Kooperatibari ekarpen hau eskaintzea proposatu genuen.

Gaur, Maitelan Kooperatibako Elisa eta Mikelekin egon gara. Beraien kooperatibaren egunerokoaren berri eman digute, dituzten zailtasunak zeintzuk diren ezagutu ditugu, baina ilusioz eta gogoz aurrera ateratzen ari diren proiektuaren inguruan hitz egin digute. 

Pertsonen zaintza duina, bertako langileen ongizatea eta eraldaketa soziala barnebiltzen duen proiektu ederra da Maitelan. Eta etorkizunean elkarlanean jarraitzeko, eta ahal dugun horretan laguntzeko borondatea adierazi diegu.

Zerrendatu guztiak