Loading...
GAUR AZAROAK 30, GREBA EGINGO DUGU
2023-11-27

GAUR AZAROAK 30, GREBA EGINGO DUGU

IZT kooperatibako kideok, gaurko Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu duen greba deialdiarekin bat egitea erabaki dugu.

IZT kooperatibarentzat garrantzitsua da zaintza sistema publiko baten alde sortu den aldarrikapenarekin bat egitea. Hain zuzen ere, gure kooperatibaren helburu sozialekin bat egiten duela uste dugulako.

Hori dela eta, IZT-ko batzarrak  konpromiso hauek hartu ditu:

- Gaur, gure zerbitzu guztiak etengo ditugu eta deituta dauden mobilizazioekin bat egingo dugu.

- Greba hau egiteagatik IZT-k ordainduko ez dituen soldaten diru kopurua, zaintza proiektuetan lanean diharduen eragile bati emango diogu.

Pertsonen ongizatea eta eraldaketa soziala gure kooperatibaren iparrean dauden ardatzak izango dira aurrerantzean ere.

 

Zerrendatu guztiak