Loading...
2022-10-12

Eraldaketa digitala edo digitalizazio prozesu baterako oinarriak

Ez dut gauza originalik esaten 2020. urte hau berezia izaten ari dela badiot. Baina denontzat ezagunak diren arrazoiengatik harago, IZTko kideontzat urte berezia da aurtengoa. 15 urte bete dira gure ibilbidea hasi genuenetik. Horrelako kooperatiba bat eraiki duen edonork badaki zenbat lan egin behar den proiektua bideragarria dela frogatzen duzun arte.

15. urteurren hau, plan estrategikoa egiteko baliatu dugu. Egin dugunetik ikasi eta noruntz jo nahi dugun aztertu dugu. Ariketa sakona eta emankorra izan da. Arlo publikoari begira, bere ondorioak izan dituen hausnarketa izan da. Gure irudia berritzeaz gain, gure bidelagun eta kideekin hausnarketak eta ideiak elkarbanatzearen garrantziaz ohartuta, blog hau martxan jartzea erabaki dugu, besteak beste.

Izt. Logo berria Izt. Logo zaharra

 

 

 

Blog hau, gure jardunaren izatearekin zerikusia duten gaiekin osatuko dugu. Hasieratik gure bezeroen bidelagun izan gara, eta hauen eraldaketa digitalean zein haien esperientzia teknologikoa eraginkorra izateko eguneroko ariketan dihardugu. Eta espero dugu blog honen bidez ere zeregin horretan laguntzea; hausnarketa, eztabaida eta edukien partekatzetik ere gure ekarpena egin dezakegula uste baitugu.

Baina zer esan nahi dugu gure bezeroen eraldaketa digitalean bidelagun garela eta izan nahi dugula diogunean? Zer ulertzen dugu Eraldaketa digitalaz?

Azken astean, Ataria eta Aiurrin eraldaketa digitalaz hitz egiteko aukera eman digute. Hemendik eman diguten aukera hori eskertzeaz gain, elkarrizketa horietan esandakoa garatzeko edo sakontzeko aukera baliatu nahi dut.

"Bada horrela ulertzen dugu guk eraldaketa digitala, informazio ahalik eta gehien, modurik ahalik eta eraginkorrenean prozesatu eta erabiltzeko gaitasuna eskuratzean"

Askotan entzun dugu informazioaren gizartean bizi garela, eta egia da, etengabe, modu anitzetan, bide desberdinetatik informazioa sortzen, kudeatzen eta erabiltzen ari garela. Enpresa arloan zentratuz gero, informazioa baliorik garrantzitsuena dela esan daiteke, pertsonekin batera noski. Informazioaren ustiaketa egoki batek abantaila eskaini dezake merkatu batean lehiatzeko, talentua eskuratzeko, erabaki egokiak hartzeko, finean norabidea aukeratu eta etengabe hobetzeko.

Eta garbi izan behar dugu edozein jarduera eta tamainako antolakundek sortzen dutela informazioa, enpresa txikia izan edo handia, batzuk gehiago eta besteak gutxiago, baina denek dute negozioarentzat edo funtzionamendurako ezinbestekoa den informazio jakin bat: bezeroen datuak, eskaerak, hornitzaileen datuak, diru transakzioak, pasahitzak..

Zerrendatu guztiak